Esperientzia (XP)
Ariketa zuzen, parte hartze, lankide bati lagundu… ekintza positibo bakoitzak XP ematen du. XPak mailak ematen ditu, eta mailek botere berriak eta avatar piezak desblokeatzen dituzte.
Klikatu nire ikonoan ⚡

Euskal mitologia, gamifikazioa eta jolasa, dena ikasgelaren erdian. Mari zure gidari, Sugaar zure erronka.
Etxean gustatzen zaizkien munduetatik hartzen ditugu mekanikak — puntu, bihotz, talde, botere — eta ikasgelan biltzen ditugu. Ez du ezer ordeztu nahi: zure eskola-modua gehiago disfrutatzeko tresna-kaxa bat da.
Ariketa zuzen, parte hartze, lankide bati lagundu… ekintza positibo bakoitzak XP ematen du. XPak mailak ematen ditu, eta mailek botere berriak eta avatar piezak desblokeatzen dituzte.
Klikatu nire ikonoan ⚡
Bizia. Berandu etorri, jokabide gaiztoa, materiala ez zaindu… bihotzak galtzen dira. Zerora iristen bada, Mariren patua eginen du: irakasleak zerrenda batetik ausazko ondorio bat exekutatuko du.
Klikatu nire ikonoan ❤️
Astero (irakasleak erabakitzen duen egunetan) ikasleek mana jasotzen dute. Manarekin botereak erabili ditzakete: taldekide bati sendatu, egun gehigarri bat eskatu lan baterako, atseden tarte bat lortu… Batzuk automatikoak dira; beste batzuek irakaslearen baieztapena behar dute.
Klikatu nire ikonoan 🔮
Klasea heroi-taldeetan banatzen da: sorgina, lamia eta jentila klase bakoitzeko kide bana izanik. Bihotz partekatuak, taldekideak sendatzeko botereak, talde-erronkak… lankidetza saritzen duen mundua.
Klikatu nire ikonoan 👥
Klasea pixka bat aspertzen ari da? Sakatu botoia eta euskal mitologiako gertaera ausazko bat agertuko da: iratxoak hitzekin jolasten, akelarrera deia, Sugaarren probaldia… Bost minutu, klasea kolpe batean piztu.
Klikatu nire ikonoan 📜
Saria eta zigorra zerrenda editagarriko gauzak dira: Ariketa pantailaratu zuzen egin · +50 XP, Berandu etorri · −2 bihotz… Irakasleak bere taldera egokitzen ditu eta klik bakar batean aplikatzen dizkie.
Klikatu nire ikonoan ⚖️
Helburua sinplea da: etxean dakitenarekin lotuta dauden mekanika dibertigarriak erabiltzea, jokaera positiboa saritzeko eta lankidetza sustatzeko.
Izena eman, eta sei tresna dituzu eskuragarri. Ireki, sakatu, eta ikasgelara. Inolako konfigurazio barik.
Ikasgaiaren errepasoa, baina suzko sugetzar batekin borrokan. Galderak ondo eginez, taldeak Sugaar garaitu egiten du.
Probatu →Gelaren zarata-maila neurtzen du eta Marik bere haserrea erakusten du muga gainditzean. Helburua: isiltasunari eustea.
Probatu →Ausazko gertaera bat sortzen du gelan, ikasleen errutina apurtzeko. Sariak, erronkak edo istorio txikiak.
Probatu →Ariketa baterako denbora-muga argi bat. Hareazko erloju digitala, baina euskal estetika eta soinuekin.
Probatu →Denbora-tarteak neurtzeko tresna sinplea: lasterketak, ekitaldiak, jolasak. Klik bat eta abian.
Probatu →Ikasle bat aukeratu behar duzunean, edo taldeak osatzen. Hogei aldetako dadoa, mitologiaz girotuta.
Probatu →Diseinatu zure ikasleentzako abentura interaktiboak. Helburuz helburu egingo dute aurrera, sariak lortuko dituzte eta erronkak desblokeatzen joango dira — Mariren mendian, lamien itsasoan edo jentilen burdinolan.
Mariren bizilekua, ekaitzen menpe.
Lamiak orraztu eta abesten dute.
Sorginen bilkura, ilargi betearen pean.
10 mapa daude eskuragarri, bakoitza euskal mitologiaren elementu propioekin. Aukeratu misioarekin bat datorrena.
Helburuen ibilbidea, euskal mitologiaren mapen gainean diseinatua. Zuk erabakitzen duzu nodoz nodo zer ordenetan joango diren, zer eduki landuko duten eta nola desblokeatzen den hurrengoa.
Ikasleak bere erritmoan autonomoki ikasteko. Bakoitzaren aurrerapena momentu oro ikus dezakezu, eta nodo bakoitzak XP, bihotzak edo mana ematen ditu — Gelakraften gainerako sistemarekin lotuta.
Aukeratu mapa, marraztu helburuak klik bakar batekin, lotu haien artean eta gehitu edukia: testua, bideoa, PDF edo esteka. Aktibatu eta ikasleek beren panelean ikusiko dute berehala.
Hasi eta aulako lehen ibilbidea sortu minutu gutxitan.
Hasi orain →Euskal mitologiaren jainkosa nagusia da Mari. Bere unibertsoan kokatzen da GELAKRAFT eta berari jarraitzen diote ikasleek beren abenturan.
Anbotoko dama, Ama Lurra, euskal mitologiaren erdigunea
Euskal mitologiaren bihotza. Eguraldia, lurra eta justizia da. Anbotoko kobazulotik agertzen da, bere itxura aldatuz: emakume, ahuntz, su. Sugaar bere senarra da. Sorginak, lamiak eta jentilak bere lurrean bizi dira. GELAKRAFTen narratzailea da. Hari jarraitzen diote ikasleek beren abenturan.
«Anbotoko kobazulotik, Mariri begira daude euskal lurrak.»
Suzko sugetzarra
Sugoi edo Maju ere deitua. Mendi-tontorretan azaltzen den suzko marra. Ikasgelan, errepasoaren erronka: galderak ondo erantzunda, taldeak Sugaarren indarra hezten du.
Mariren unibertsoan, ikasle bakoitzak bere klasea aukeratzen du. Klase bakoitzak bere indarrak ditu, ikasgelan taldeak osatzeko.
Magia · Jakinduria
Gauez biltzen ziren akelarretan. Bizidunen eta lurraren arteko sekretuak ezagutzen dituzte. Magian eta jakinduriaren bidean trebeak.
Laguntza · Bihurrikeria
Iturri eta erreketan bizi dira, urrezko orraziarekin. Lagunkoiak baina bihurriak; mesedeak egiten dituzte, baina jolasa ahaztu gabe.
Indarra · Eraikuntza
Erraldoiak, harriz eraikitzen zituzten trikuharriak eta zubiak. Gaur egun haien lana baizik ez zaigu geratzen. Indarra eta eraikuntza dituzte ezaugarri.
GELAKRAFT ez da adin-tarte zehatz batentzat egina. Hezkuntza-etapa bakoitzaren beharrizanetara egokitzen da.
Sorginen ipuinekin eta jolasekin, ikasleek lehen mitologia-zaporea hartzen dute. Edukiak adinera egokituak.
Talde-dinamikak, erronka kooperatiboak eta lehiaketak. Ikasleek beren rol-klasea aukeratzen dute eta abentura sortzen da.
Edukietan sakontzeko: borrokak konplexuagoak, gertaerak luzeagoak. Selektibitate-prestaketarako ere balio du.
Modulu praktikoen errepasoa, ebaluazio-bideak, taldelana eraikitzeko. Edozein espezialitate egokitzen da: Informatika, Administrazioa, Mekanika, Osasuna...
Ikasle handiek ere onartzen dute jolasa. Mintegi handietan parte-hartzea aktibatzeko edo Erasmus aurkezpenetan elkar ezagutzeko.
Ikasleen pribatutasuna gure lehentasuna da. Jasotzen ez ditugun datuak, ezin ditugu galdu.
Ikasleek ez dute kontu pertsonalik sortu behar. Irakasleak token bat eskuratzen die eta horrekin sartzen dira. Datu pertsonalik ez dugu eskatzen.
Email bat kontu bat sortzeko eta zure ikasgelaren konfigurazioa zure eskuetan edukiko duzu. Ez dugu beste ezer behar.
GDPR eta LOPDGDD araudiak betez sortua. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-zentroetarako pribatutasun-irizpideen barruan.
Hasi GELAKRAFT erabiltzen orain bertan. Sei tresna eskuragarri, izen-ematea segundo batzuetan.
Doan, konfigurazio barik.